Ezin izan da euskaraldia_1_1542900067.jpg artxiboa eskuratu. Baliteke eskuragarri ez egotea edo emandako bidea zuzena ez izatea.
Denok dakizuen bezala, azaroaren 23an Euskaraldia martxan jarriko da, eta abenduaren 3ra bitarteko iraupena izango du. 11 egun hauetan zehar, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea du helburu. Bi rol har daitezke: Ahobizi edo Belarriprest.
AEG Berrikuntza Profesionalen Eskolan ere Euskaraldian parte hartuko dugu. Horretarako ikasleak eta irakasleak animatu ditugu izena eman dezaten, eta kartel lehiaketa bat antolatzen ari gara, kartelak pasilloan zintzilikatuz gure eskola girotzeko asmoz. Lehiaketak gaia bezala “Euskara” izango du, eta sari interesgarriak egongo dira. Beraz animatu zaitezte parte hartzen!!