Ikaskuntza-prozesu baten bitartez Lanbide Heziketa titulu bat lortzea ahalbidetzen du LH Dualak, hezkuntza-zentroan eta enpresan partekatuz garatzen dena.
Gazteei lan-merkatuko sarbidea erraztea du xede LH Dualak, kalitatezko enplegua sustatuz. Produktuaren eta produkzio-prozesuaren aurretik lehenesten du prestakuntza eta gaikuntza.
Enpresak
- Euskal produkzio-ehunaren premietara egokituriko pertsona gaituak prestatzen ditu, sektorearen prozesuetan eta enpresa-kulturan trebatuak direnak; eta horren ondorioz, enpresen lehiakortasuna areagotuz.
- Programaren bitartez, sistema honek enpresei laguntzen die pertsonak ezagutzen, prestakuntzarik aproposena eskuratuz.
- Enpresako belaunaldi-ordezkatzea errazten du esperientzia honek
Ikasleak
- Egiazko lan-egoeretatik ikasten dute, esperientzia profesional zabala eskuratuz.
- Kontratuaren eta hitzarmenaren arabera, lanaldiaren ordainsari proportzionala jasotzen dute; eta Gizarte Segurantzari kotizatuz lan-bizitza hasten dute.
- Ikasleen enplegagarritasuna hobetzen du.
Zentroak
- Lan-merkatuko premien inguruko informazio pribilegiatua eskuratzen dute.
- Enpresen eta hezkuntza-zentroen arteko lotura sendotzen du.
- Enpresetako gizarte-erantzukizunaren politikei laguntzen die.
LH Dualaren ereduak
Orokorrean, hezkuntza-zentroan osatuko da heziketa-zikloaren lehen ikasturtea; eta proiektuaren bigarren ikasturtea zentroan eta enpresan egindako alternantzia-erregimenean.
- Prestakuntza eta Ikaskuntza Kontratua: Modalitate honetan, 30 urtez azpiko ikasleak izan beharko dute (25 urtez azpikoak langabezia-tasa % 15etik beheratzean), langabetuak eta Lanbiden izena emandakoak.
- Beka: Adin-mugarik ez dago beka-modalitatean. Espezializazio-programei estaldura ematen die. Ordainsari-maila berekoa da, eta Gizarte Segurantzari kotizatzen dio.
AEG Eskolaren enpresa laguntzaileak
Asesoria Berazubi, Druck Servicios gráficos, Enigmedia S.L., Mugicloud (Wireless Cities Networks S.L.), IADDI Tecnología y Servicio, S.L., Alcad Electronics S.L., Ibermatica, Titanium, Dantzaz Konpainia…